Hilaren 13an, Makaxen aurkako finalerdia jokatu zuen gazteen mailako Eguzki Lekuona Tailerrak.
Erritmo handiko partida izan zen eta hori-beltzak aurretik joan ziren arren, arauzko denbora seina amaitu zen. Penaltietan erabaki zen garailea eta Makaxeko jokalariek ongi asmatu zuten; 4-2 irabazi zuten.
Emaitza alde batera utzita, Eguzkiko prestatzaileak pozarren daude gazteek urtean zehar egindako lanarengatik, "are gehiago lehen urtekoak direla kontuan izanda".