"Osasungintzaren narriadura planifikatuaren aurka" mobilizatuko dira bihar

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 17a

Kalitatezko Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak egin du deialdia eta LOOPA gure herriko plataformak babestu egin du, herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta. 17:30ean elkartuko dira osasun zentroaren atari aurrean eta Donostialdeko ESI erakundeetako Etengabeko Arreta Guneen "egoera gero eta larriagoa" salatuko dute.