San Antonio saria lehiatu zen hilaren 13an, Bergaran eta kadete mailako erlojupeko Gipuzkoako zein Euskadiko txapelketa izan zen jokoan.
79 txirrindulari bildu ziren irteera puntuan eta 7,2 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten helmugara iristeko. Azkarrena Dimaq Ipar Maquina taldeko Daniel Diaz izan zen, 09.59,832 eta hamar segundora geratu zen Xabat Martin herritarra, 10.09,91. Unax Guisado (11.39,70) eta Dario Gomez (12.23,91) taldekide eta herritarrek ere lan ederra egin zuten.
Hurrengo egunean, 38. Olakua proban Euskadiko errepideko txapelketaren txanda izan zen. Herritarretatik Martin izan zen bakarra helmugara iristen; bederatzigarren izan zen.
58 kilometroko ibilbidea egin zuten txirrindulariek eta Martinek ezin izan zuen ihesi joan zen seiko taldean sartu. Bigarrengo taldetxo batean iritsi zen helmugara eta horretan esprintean amaitu zuen bederatzigarren.
Asteburu honetan, hilaren 21ean, Euskadiko Gaztetxoak torneoko proba berriari egingo diote aurre Andoaingo Txirrindulari eskolako kideek, XXV. San Juan Saria Agurainen (Araba).