Kontzertua eskaini dute ikasturtea amaitzeko

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 14a

Ikasturte amaierako kontzertua eskaini du Zero Sette akordeoi orkestrak igande eguerdian, Okendo plazan. Herriko jaiak gertu ditugularik, rock kantutegi klasikotik abiatu dira errepertorioa osatzean gorputza festarako prestatzeko asmoz. Bee Gees edo Korrontzi. Jatorri askotariko abestiak interpretatu dituzte. Zabalgunea eguzkitan zegoenez, publikoa enparantzako arkupetan kokatu da ordubete inguruko kontzertuaz gozatzeko. 

Erlazionatuak

Bee Gees taldearen hainbat abesti jo dituzte

Txintxarri Aldizkaria eka 14, 19:25 Kultura