Arantzan jokatu zuten final handia atzo goizean, giro ederrean. Ilaran igo ziren oholtzara bertsolariak, Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Eki Mateorena Zozaia gai jartzaileen atzetik, eta zozketak erabakitako ordenan eseri ziren: Earra! bertso eskolako ikasle Kattin Madariaga Apaolaza, Jon Abasolo Sarralde, June Astegieta Unzaga, Maia Ortiz de Zarate Idiakez, Adei Urbitarte Ayestaran, Kattalin Arabolaza Palomo, Nahia Etcheverry Lopepe, Iradi Barrenetxea Akesolo, Gana Berhokoirigoin Zubeldia, Johane Larre Salaberri, Unax Aizpurua Ibargarai, Kattalin Lizarraga Mendia, Leina Alkhat Larrandaburu.
Lan puntuagarri guztiak osatu ostean eman zuten akta epaileek: Aizpurua txapeldun eta Lizarraga txapeldunorde. Estitxu Arozena Albizuk jantzi zion txapela saratarrari, Arantzan bildutako bertsozaleen txalo artean.