Oroimenatik barrena bidaiatuz amaitu du ikasturtea Alboka Abesbatzak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 13a

Norberak barruan dituen oroimenak izan ditu oinarri Alboka Abesbatzak, ikasturtea amaitzeko eskainitako kontzertuan. Ama Brigitarren Komentuan elkarturik, bidaia musikala abiatu dute memoria pertsonalaren barrena. Horretarako, orotariko hizkuntzako eta jatorriko kantuz osatutako errepertorioa izan dute bidelagun. Leporaino bete dute kapera lasarteoriatarrek. Zutik gozatu dute askok, eta beste hainbestek, eskuorria haizemailearen antzera erabiliz. 

Erlazionatuak

'Lili bat ikusi dut' interpretatu dute

Txintxarri Aldizkaria eka 13, 21:05 Kultura