Ama Brigitarren komentuan egingo dute 'Recordis' izeneko emanaldia 19:30etik aurrera. Sarrera doakoa da toki guztiak bete arte. Montse Latorre zuzendariaren gidaritzapean, Albokako kideek euren errepertorioko onena eskainiko diete bertaratzen direnei.