Tatamia izan da arratsalde batez Maialen Chourraut kiroldegiko kantxa, ostiral arratsaldean. Izan ere, ikasturte amaierako emanaldia egin diete senideei eta lagunei Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judo ataleko kirolariek; haurrek zein gazteek. Giltzak, orotariko jauziak...agurra bereziarekin hasi da erakustaldia, dantza egin bitartean, giltzak egin baitizkie bi judokei dantzariak. Borrokak ere ikusi ahal izan dira. Egindako guztiarekin txundituta, publikoak gogotik egin du txalo.