Ikasturte amaierako ekitaldia egingo dute Borobilean elkarteko eta Xumela koruko kideek hilaren 22an, Antonio Mercero aretoan, 18:00etan. Jon Maia Soria bertsolari eta idazlea gonbidatuko dute 'Euskal Herria XXI. mendean: identitatea, hizkuntza, herria...' solasaldia ematera. Aurreratu dute hausnarketa tarte hori musikarekin uztartuko dutela, izan ere, 'Itsasora begira' eta 'Itsasoa gara' kantatuko dituzte elkarrekin. Gainera, grabatzen ari den filmaren trailerra proiektatuko du Maiak. Deialdi irekia eta doakoa da, toki guztiak bete arte.