Asko Donostian egindako Binter NightRun proban parte hartu zuten eta horien artean azkarrena Jon Presa (32.06) izan zen; seigarren sailkatu zen.
EH Mendi Erronka, Intxisu Trail, Gasteizko Mendiak, Irun 5k Santo Foundation edo Laudioko krosa, horietan ere izan zen herritarrik. Azken horretan Mari Carmen Olaso herritarra podiumetako atarian geratu zen; laugarren izan zen beterano mailan hirugarrenetik segundo hamarren gutxira.
Lasarte-Oria Bai! krosa
Bestalde, urriaren 25ean jokatuko den 29. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren izen ematea martxan jarri du Ostadar SKTk. Korrikalari zein ipar martxalari, inskripzioa oraingoz elkarteko orrialdetik bakarrik egin daiteke.