Lehia handiak, Hipodromoko lehen jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 12a

Hirugarren lasterketan argazkiak erabaki behar izan zuen garailea. Arg.: Dabid Argindar.

Donostiako Hipodromoak hasiera bikaina eman zion 2026ko udako denboraldiari. Eguraldi ona lagun, lehiakortasun handiko arratsaldea bizi izan zen Zubietako pistan

Hipodromoak emozioz betetako arratsaldearekin eman zion hasiera udako denboraldiari.

Lehen sarian Stellaris/Iker Arizkorreta bikoak ez zuen huts egin. Faboritoak ziren eta lasterketako erritmoa ezartzeaz gain, azken zuzengunean aurkariei aurre hartu zien azken marrara bakarrik iritsiz.

Todoturf sariari dagokioez, azken 200 metroetara arte Alhaurin-ek eta Ignacio Melgarejok lasterketa burua izan bazuten ere, atzetik zituen Magic Warrior /Jaime Gelabert eta Cachopo/Vaclav Janacek bikoek aurre hartu eta lehenek lortu zuten garaipena.

Hirugarren lasterketan, Ifach/Ignacio Melgarejo eta It's Chico Time/Ricardo Sousa  bikoen arteko lehia estua izan zen helmuga marrara arte. Argazki bidez erabaki behar izan zuten epaileek irabaztea eta erremate ikusgarri bati esker lehenek eraman zuten SPJ txapelketa saria.

Usoak Taberna sariako irabazlea erabakitzeko ere argazkia behar izan zen. Port Galland eta Cristina Perezek hasieratik lasterketako burua hartu bazuten ere, azken zuzengunean Katalina eta Vaclav Janacek izan zituzten aurkari gogorrak. Parean izan ziren metro askotan eta azken irudiari esker, bigarrenek lortu zuten saria.

Arratsaldeko sari nagusia Velerin eta Jaime Gelabertek eskuratu zuten. Philau eta Vaclav Janacek bikoak eraman zuen lasterketako pisua, baina azken 300 metroetan Velerin eta Jaime Gelabertek erasoa jo zuten eta aurre hartuta, garaipena erdietsi zuten.

Orain uztailaren 5era arte, etenaldia izango da. Orduan hasiko dira igande arratsaldeko saioeak.

Emaitzak

  • AEGRI - Cantera del Turf saria: Stellaris/I. Arizkorreta
  • Todoturf saria: Magic Warrior /J. Gelabert
  • SPJ Txapelketa saria: Ifach/I. Melgarejo
  • Usoak Taberna saria: Katalina/ V. Janacek
  • ISU Leihoak saria: Velerin/J. Gelabert