Hipodromoak gaur emango dio hasiera Udako denboraldiari

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 11

2025eko denboraldiako azken saioako lehietako bat. Arg.: Dabid Argindar.

Iritsi da Udako denboraldia Donostiako Hipodromora. Gaur lasterketa handien atariko saioa jokatuko da, 17:30etatik aurrera. Irailera arte, zaldi lasterketez gozatzeko hamabost jardunaldi izango dira

Bost lehia izango dira zaletuen gozamenerako:

  •  AEGRI-Cantera del Turf Saria.
  • Todoturf Saria jokatuko.
  • SPJ Txapelketa Saria.
  • Usoak Taberna Saria.
  • ISU Leihoak Saria.

Sarrerak 6 euro balio dute bai leihatilan baita webgunean ere. 10 urtetik beherakoentzat doakoa da.

Gaurko saioren ostean, hiru asteko etena izango du lehiak eta uztailaren 5an, igandean izango da hurrengo saioa.