Maiatzaren 29an, multzoetako faseko taldeak zehaztu ziren eta ekipoek euren aurkariak ezagutu zituzten.
Aipatu modura gaur hasiko dute lehen fase hori eta igandera bitartean, bi jardunaldi jokatuko dituzte. Gaurko 17:00etan Michelin kirol guneko pistan lehen partida lehiatuko da eta ostean, beste sei neurketaz ere gozatuko dute gunera gerturatzen diren herritarrek. Hilaren 14an, aldiz, Michelin eta Maialen Chourraut kiroldegian izango dira, 09:15etik aurrera.
Hilaren 16an, 17an eta 18an Michelinen eta hilaren 19an, kiroldegian ere jokatuko dira hurrengo jardunaldiak.
Egutegi eta ordutegi zehatza SPJren instagramean ikusgai du antolakuntzak eta emaitzen zuzeneko jarraipena egiteko ere aplikazioa jarri dute eskura.
Talde bakoitzeko hoberenek bakarrik lortuko du azken faserako sailkapena; hilaren 20tik aurrera, kanporaketa sistemaren bidez jokatuko da eta horrela, finaleko taldeak zehaztuko dira.