Buruntzaldea IKTko kideak, txapelketaz txapelketa maila onean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 11

Lasarte-Oria Saria zein Gipuzkoako Open eta Udako Sariak. Azken bi asteetan Buruntzaldea IKTko kideek ez dute atsedenik izan

Maiatzaren 30ean lehiatu zen Buruntzaldea IKTk antolatutako Lasarte-Oria Saria. Pertsonen saria. Taldeko kideak zein Igartza IKE eta Konportako igerilariak izan ziren uretan. Giro ederrean proba ezberdinak burutu ziren. 

Hilaren 6an eta 7an, aldiz, Gipuzkoako Open Sarian izan ziren igerian taldeko hainbat kide eta Ane Meyer estilo libreko 50 m. eta 100 m. probetako B eta C finaletan izan zen igerian, hurrenez hurren. 

Igeriketa elkarteko kideez gain, Fortuna KEko Kimetz de La Cruz eta Mayi Gorostegui zein Tolosaldea IKT Patxi Arzalluz herritarrek ere parte hartu zuten lehiaketan. De La Cruzek 100 m. eta 200 m. bizkar lehietako C eta B finaletan izan zen borrokan.

Hilaren 6an, gainera, Gipuzkoako Udako saria ere jokatu zen, Oñatin eta lau ordezkari izan zituen herriko taldeak. Nara Larretxeak eta Aiala Errok 50 m. librean aritu ziren eta Izaro Bautista eta June Apeztegia 100 m. lau estiloei egin zieten aurre.

Lehia ez da amaitu, ordea. Buruntzaldea IKTko Nora Becerra, Aiala Erro eta Itxaso Iparragirre hilaren 13an, infantil mailako Gipuzkoako txapelketan lehiatuko dira.

Ate Irekiak

Bestalde, hurrengo denboraldia prestatzen hasi da Buruntzaldea IKT taldea eta ate irekien saioak egingo ditu bi egoitzetan, Andoain eta Lasarte-Oria. Hilaren 22an, 23an eta 24an, 18:00etan, izango dira Maialen Chourraut kiroldegian egingo diren entrenamenduak. Parte hartzeko kirol elkartearen webgunean izen eman behar da.