Hamabi taldek IX. Jose Martija Torneoa lehiatuko dute, bihar, Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 12a

Iazko txapelketako partidetako bat.

Michelin kirol guneak IX. Jose Martija Torneoa hartuko du hilaren 13an. Los Chavales de Martija elkarteak, Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz, 2015 urtean jaiotako alebin mailako hamabi ekipo batuko ditu aurten txapelketan. Egun osoz futbol partidez gozatu ahalko dira eta Champions League edo Europa Leagueko garaikurra irabazteko lehiatuko dira guztiak

Ostadar SKT eta Texas Lasartearra CF herriko taldeetako harrobiko ordezkariez gain, Real Sociedad, Sanse, SD Eibar, Añorga KKE, Antiguoko, Real Union, Martutene KE, Racing Club, Billabona eta Euskalduna Andoaindarra izango dira Michelin zelaian.

Launa taldeko hiru multzotan banatuko dituzte goizean eta horietako bakoitzeko lehen biak zein bi hirugarren hoberenak Champions Leaguerako txartela eskuratuko dute; gainerakoak Europa Leaguean arituko dira. Arratsaldean lehiatuko da bi lehiaketa horien azken fasea.

Saribanaketa baino lehen opariak zozkatuko dira.