Harrobiko kide Alex Saletak Ohorezko Mailako txapeldun izan da VRAC Quesos Entrepinares taldearekin. Herritarrak Aparejadores Burgosen aurkako finala jokatu ezin izan ez zuen arren, bere taldea babesten egon zen.
Lehia zirraragarria izan zen eta azken minutuko zigor ostiko bati esker, 25-24 gailendu zen Saletaren taldea.
Jarraipenik ez
Ohorezko Mailan ez da Beltzakeko talderik izan, baina Elite mailarako igoera fasea jokatu du aurten Gipuzkoa Sortzen proiektuko taldeak. Duela pare bat urte "talde sendoago eta indartsuago bat osatzeko" asmoz jarri zuten martxan Beltzak eta Zarautz RT taldeek Donostiako Bera Bera taldeak ekimena eta proiektuak aurrera egingo ez zuela jakitera eman dute beltzek.
Senior mailetako Bera Bera eta Atletico San Sebastian taldeak batuko dituen Donostia Rugby aurkeztu berri dute eta Beltzak RT eta Zarautz RTko kideak horiekin negoziaketetan ari direla jakitera eman digu errugbi taldeko kide Manu Pelaezek: "Lau taldeetako senior kategoriako taldeak elkarrekin lehiatzeko aukera dago, baina hizketan ari gara. Hilabete honetan zehar akordioa itxi beharko litzateke. Baina oraindik ez dago ezer ziurra".
Horrela izanez gero, Ohorezko B Mailako zein Euskal Ligako I. eta II. Mailan lehiatuko litzateke proiektu berria.
Errugbia probatzeko
Bestalde, errugbia probatu nahi dutenen 2012tik 2019ra jaiotako haur eta gaztetxoei zuzendutako entrenamendu irekiak egiten ari da taldea hilabetean zehar. Saioak astelehenetan, 19:00etatik 20:30era dira Atsobakar zelaian. Guztiz doakoak dira eta eta entrenamenduen ostean hirugarren denbora izango dute.
Jarraituz gero, jokalari horiek hurrengo denboraldian Beltzak RTk zuzendutako Errugbi Eskolako kide izango dira. Pelaezek azaldu modura, "orain arte Ostadar SKTren babesarekin egin dugu lan eskola mailan, baina zuzendaritza berriak eskola gure gain hartzea erabaki du eta pausoak eman ditugu horretarako".