Espainiako txapelketako lehen faseari dagokionez, aurkari gogorrak izan zituzten hori beltzek euren multzoetan. Eguzki Andatza tabernak Jimbee Cartagena, SE Alcudia Futsal (Balear Uharteak), AD San Juan (Nafarroa) eta Colo Colo Entrerrios Automatizacion (Aragoi) izan zituen aurrez aurre. Eguzki Escalerilla tabernaren aurkariak, aldiz, Academia Futsal Ourense (Galizia), CFS Ribera (Nafarroa), Malta 97 (Kanaria Uharteak) eta CD Nueva Elda FS (Valentziako Erkidegoa) izan ziren.
Lasarte-Oriako infantil zein kadeteak ongi jardun eta kantxan guztia eman arren, partida bakarra irabazi ahal izan zuten; kadeteek Malta 97 7-8 gainditu zuten neurketa borrokatuan. Honakoak izan ziren emaitzak:
|
16 urtez azpiko lehen fasea
|
14 urtez azpiko lehen fasea
|
Lauko finalean
Eguzki Lekuona tailerrak taldeak, aldiz, Gazteen Mailako Euskadiko Kopako lauko finalerako sailkapena eskuratu zuen, Maialen Chourraut kiroldegian. Bilboko Otxartaberen aurka neurtu zituzten indarrak hori-beltzek eta irabazi zuten.
Partida borrokatua izan zen. Aurkako emaitza bitan berdindu behar izan zuten etxekoek eta 3-2koarekin aurreratzea lortu zuten. Eguzkik erasoan jarraitu zuen eta norgehiagokako azken zatian, hiru gol egin zituen errenta handituz. Bizkaitarrak aldea murriztu zuten epaileak txistua jo baino lehen, baina 6-4koa izan zen azken emaitza.
Hilaren 13an eta 14an, lauko finala jokatuko dute gazte mailako ordezkariek Bilbon (Bizkaia). Finalerdian gipuzkoarren arteko lehia izango da; Makax izango dute aurkari eta garaituz gero, finala jokatuko dute. Horrela izanez gero, aurkaria Calasanz gasteiztarren eta Kukuyaga bizkaitarraren arteko neurketan erabakiko da.