2026/06/18 17:30 - 18:00

Mobilizazioa

Elkarretaratzea

Elkarretaratzea
Osasun zentro ataria, Lasarte-Oria

Maiatzaren 25ean Donostian hasitako bideari segida emanda eta ESI Donostialdeko Etangabeko Arreta Guneen (EAG) egoera gero eta larriagoa salatzeko, Kalitatezko Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak elkarretaratzea egiteko deia luzatu du.

Lasarte-Oriako LOOPA eragileak lasarteoriatar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera: "Ez dugu onartuko osasungintza publikoaren narriadura planifikatua".