Martin lehen postuetan mantendu zen lasterketa osoan zehar eta esprintean Dimaq Ipar Maquina taldeko Daniek Diazek bakarrik gainditu zuen.
Ez zen Bizkaiko proba amaitu zuen herritar bakarra izan; Unax Guisadok 01.32.33 egin zuen helmugan. Dario Gomezek, aldiz, ezin izan zuen helmuga gainditu.
Astebete lehenago, Murietan (Nafarroa) hamargarren postuan amaitu zuen Martin herritarrak. azken itzulian, pelotoian egon zen eroriko baten ondorioz, lurrean oina jarri behar izan zuen eta denbora galdu zuen. Hala ere, postuak irabazten joan zen eta lehen hamarren artean bukatzea lortu zuen.
Guisadok ere erorikoaren ondorioak sufritu zituen. Nahiz eta atzean geratu, pelotoira iritsi eta proba amaitu zuen. Gomez, ordea, azken itzulian kanporatua izan zen.
Euskadiko txapelketa
Eta proba horien ostean, hilaren 13an eta 14an, herriko txirrindulari gazteek hitzordu garrantzitsuei egingo diete aurre; Euskadiko erlojupeko zein errepideko txapelketak. Lehen egunean lehiatuko da erlojupekoa eta bigarrenean, lasterketa.