Joaneko husnako berdinketaren ostean, bi taldeek igoera emango zien postua zuten jokoan eta epaileak hasiera ematearekin batera, hasi zen lehia estua. Bi taldeek aukerak sortu zituzten atea aurrean, baina ordiziarrek hobeto baliatu zituzten eta atsedenaldira 2-0 joan ziren.
Bigarren zatian, gogotsu atera zen Ostadar. Baloia ongi mugituz, aurkariaren atera iritsi zen behin baino gehiagotan eta azkenean, errenta murriztu zuen gola eginez.
Azken minutuetan ere partida berdintzeko jokaldiak sortu zituzten urdin-beltzek baina baloia ez zen sarera sartu eta Ordiziarrek lortu zuten saria.
Iruretaren agurra
Gorengo mailako taldeak, gainera, beste berri bat ere dakar. Azken hiru urteetan entrenatzaile lanetan izan den Jon Iruretak Ostadar SKT utziko du. Bere sare sozialetan eman du berria: "nire bizitzaren zati garrantzitsu bat izan denari, agur esateko unea iritsi da".
Entrenatzaileak eskerrak ematen dizkio Ostadar SKTri aukera emateagatik, baita "nire alboan egon zareten guztioi".
Halaber, hiru urte horietan zoriontsu izan dela eta bidaia polita, momentu ahaztezinez beteta eta pertsona zoragarriez inguratuta izan dela nabarmentzen du.