Maiatzaren 8an hasi zen lehiaketa eta Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Iparraldeko pilotariek parte hartu dute.
Kanporaketaz kanporaketa herritarraren bikoak aurrera egin eta hilaren 6ko finalera iritsi zen. Azken lehian, Arruti eta Gomez izan zituzten aurrez aurre eta partida borrokatuan, 13-18 gailendu ziren.
Lau eta erdian aurrera
Intzako pilotariek ere Lau eta erdiko txapelketako finaletarako bidean dira. Oier Elola eta Ekhi Maizek euren mailako lehian aurrera egin dute euren aurkariak gaindituz; Kimetz Atorrasagasti ere sailkapena eskuratu du ez baitzen aurkaria agertu. Hauek izan ziren emaitzak:
- Eskuz, banaka, 4 1/2, Kadete 2. Maila
- Intza KE (Atorrasagasti) 22-0 Hernani
- Ilunpe 17-22 Intza KE (Elola)
- Eskuz, banaka, 4 1/2, Kadete 3. Maila
- Intza KE (Maiz) 22-9 Tolosa
Maizen kasuan, Kadete 3. mailako finalerdikoari egingo dio aurre; Gaztelupeko Armendariz izango du aurkari. Elolak erta Atorrasagastik, aldiz, Kadete 2. Mailako final laurdenak jokatuko dituzte LAPKEko Elorza eta Intxurreko Leoren aurka, hurrenez hurren.
Bestalde, eskola mailako Udaberri txapelketan Infantil 1. mailako taldeak ezin izan zuen aurrera egin. Partida estua jokatu zuten Aretxabaleta 1en aurka, baina aurkariak eskuratu zuen garaipena, 16-18.