Apirilaren 18an Errege Kopa irabazteagatik Realeko gizonezkoen lehen taldeak jaso zuen oroigarrietako bat. Talde horren parte izan ziren Jon Martin Vicente eta Lander Astiazaran Escabias herritarrak.
Bestetik, Añorga KKEko jokalari Izaskun San Aniceto Orbegozo herritarrak futboleko urteetako ibilbideagatik jaso zuen aintzatespena.
Eta aurreko zenbakian aurreratu moduan, Mikel Etxarri Sasiani Gipuzkoako Futbolaren Mito saria eman zion federazioak. Ekitaldian herritarrak entrenatzaile eta lurraldeko teknikarien irakasle egindako ibilbide luzea nabarmendu zuten; Etxarrik hainbat klub zuzendu zituen eta Euskal Selekzioa ere entrenatu du. Horrez gain, Gipuzkoako Entrenatzaile Eskolari Mikel Etxarriren izena jarriko diotela ere gogora ekarri dute.