Gaur ekingo diote 24. Antzerki eta Dantza Asteari

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 8a

Iazko antzezlanetako bat.

Ikasturte honetan prestatutakoak erakutsiko dituzte antzerki eta dantza eskolako ikasleek, kultur etxean, goizez (herriko ikastetxeetako ikasleentzako emanaldiak dira horiek, espreski) zein arratsaldez. Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dute larunbateko bazkari herrikoirako txartelak erosteko azken eguna dela gaurkoa. Helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta umeek, 12 euro. Ilargi eta Jalgi tabernetan eskura ditzakete bertaratu nahi dutenek.

Egitaraua

Gaur, hilak 8

  • 19:00etatik aurrera, kultur etxean: Familia eta lagun bereziak eta Alicia herrialde miresgarrian antzezlanak, Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoetako LH 1-2 mailetako ikasleen eskutik.

Bihar, hilak 9

  • 19:00etatik aurrera, kultur etxean: Animalien erreskatea, Gure botereak, Etxe sorgindua, Beronika aurkitzen eta Gosea hil ondoren antzezlanak, Landaberri eta Sasoetako LH 3-4 mailetako ikasleen eskutik.

Etzi, hilak 10

  • 19:00etatik aurrera, kultur etxean: Superbotere desagertuak, Udaleku bitxia, Beste norbaitentzat eta Leonardoren tailerreko abenturak antzezlanak, Landaberriko LH 5-6 mailetako ikasleen eskutik.

Ostegunean, hilak 11

  • 19:30etik aurrera, kultur etxean: Umezurztegia eta Toc toc antzezlanak, Landaberriko DBH 1 eta 3ko ikasleen eskutik.

Ostiralean, hilak 12

  • 19:30etik aurrera, kultur etxean: Euskal Dantza Sorkuntza emanaldiak egingo dituzte alor hori landu duten taldeek.

Larunbatean, hilak 13

  • 12:00etatik aurrera, kultur etxean: Euskal Dantza Sorkuntza emanaldiak egingo dituzte alor hori landu duten taldeek.
  • 14:00etan, Okendo plazan: bazkari herrikoia egingo dute. 
  • Bazkalostean, Okendo plazan: dantzaldia egingo dute.