'Txepeldunak' antzerkia eskaini du Lanku eragileak, Manuel Lekuona Kultur Etxean, larunbat arratsaldean. Haur baten istorioa kontatu du Iraitz Lizarragak idatzitako eta zuzendutako obrak. Izan ere, gaztetxoak partida bat galdu du, eta hori dela-eta, baloiarekin haserretu da. Pixkanaka-pixkanaka, sumindura horrekin ahaztu eta pilotarekin adiskidetzen hasiko da, lehiakortasuna baztertzen, baita beste jolasekin maitemintzen ere. Gizarte solidarioago eta konprometituago baten alde egitearren, obrak indibidualismotik kolektibora jauzi egitera animatzen du. Horretarako, antzerkiarekin batera, bertsoak eta koplak nahastu dituzte.