Jon Martinek, debuta Espainiako Selekzioarekin

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 5a

Jon Martin, 16 zenbakiarekin, Espainiako Selekzioaren hamaikakoan. Arg.: RFEF

Jon Martin herritarrak Espainiako Selekzioko hamaikakoan jokatu zuen bart, A Coruñan (Galizia) Irakean aurkako partidan

Realeko jokalaria Munduko txapelketako prestaketa saioetan izan da eta Espainiako selekzioarekin estreinekoz jokatu zuen atzo, A Coruñan (Galizia) Iraken aurkako lagunartekoan.

Lasarte-Oriako atzelaria hamaikakoan izan zen eta 60. minutuan utzi zuen zelaia. Bana amaitu zen neurketa.

Atseden hartzeko garaia iritsi zaio herriko jokalari; ez baitago Munduko txapelketako 26 jokalarien zerrendan. Hilabeteko oporrak izango ditu Martinek. Uztailaren 4an, Realak denboraldiaurrea hasiko duela jakitera eman berri du talde txuri-urdinak, baita lehen lagunartekoa hil horretako 18an, Zubietan jokatuko dutela ere; Santanderreko Racing izango da aurkaria.