Beriain tontorrean harana estaltzen zuen hodei itsasoaz gozatu zuten mendi zaleek. Bidean, ordea, eguzkia izan zuten lagun. Euskal Herriko erdigune geografikoa igaro eta bazkal ostean, Txurregi mendiko igoera egin zuten: "Pilatutako beroak eta aldapen gogortasunak eragina izan zuten. Pauso bakoitzak ahalegin gehigarria eskatzen zuen".
Bidea amaitzeko Irurtzunera jaitsi ziren. "Ez zen erraza izan, eta adi egon behar izan genuen tarte teknikoenak segurtasunez gainditzeko," azaldu dute LOTMEko kideek.
|
Familia ibilbidea Bestalde, LOTMEK gogorarazten du Familia ibilbideko izen ematea martxan dela. Lasarte-Oriatik Buruntzako tontorrera antolatu duten ekimena hilaren 21ean izango da. Kirol elkarteko webgunearen zein Zirkuituaren bidez egin daiteke. Hilaren 19ra arte edo plazak agortu arte, egongo da irekia. Juanlu Oroimenezkoa Eta antolatzen dituen ekimenen artean aurten Lasarte-Oria Mendi Lasterketa–Juanlu Oroimenezkoa dago. Irailaren 27an jokatuko da proba eta inskripzioa ere ireki du taldeak. 14,5 kilometroko proban Buruntzako aldapa eta bidezidorrei aurre egin beharko diete korrikalariek. Irailaren 25era arte edo dortsalak amaitu arte, elkarteko web orrian eta Kronoak webgunean egin ahalko da izen ematea |
![]() |
Honako bideo hau ere egin dute korrikalariak animatzeko:
