Olasok Euskadiko Master Txapelketan parte hartu zuen Durangon (Bizkaia). Herritarrak lau proba egin zituen eta guztietan lortu zuen domina. 400 m., 800 m., eta 5.000 m. lasterketetan F55 mailako garaile izan zen; 1.500 metroko saioan, aldiz, bigarren izan zen.
Romeroren kausan, kluben arteko Espainiako txapelketako Bigarren Mailako A finalean lehiatu zen Real Sociedad taldearekin, Burgosen (Gaztela eta Leon).
100 m. lasterketa zein 4x100 m. erreleboa egin zituen atleta gazteak. Lehenean bere marka ondu zuen, 12,85; erreleboan, lehen posta egin zuen Romerok eta bigarren sailkatu ziren (47,45).
Talde txuri-urdinak 114 puntu batu eta bere mailako garaile izan zen. Kategoria igoera ere zegoen jokoan lehiaketan eta lehen postuari esker, Real Sociedad lehen mailan jokatuko da hurrengo denboraldian.
Txapelketa gehiago
Ekaineko lehen asteburuan ere izango dute hitzordurik herriko atletek.
Alaia Romerok (100 m. lasterketa) eta Ostadar SKTko Amelie Floresek (100 m. hesi lasterketa) 16 urtez azpiko Espainiako txapelketari egingo diote aurre La Nucian (Valentziako erkidegoa)
Bestalde, Ostadarreko atletek eta beste taldeetan dauden herritarrek Euskadiko txapelketa lehiatuko dute, Durangon (Bizkaia).