Racamonderen Gaztedi, Euskadiko txapeldunorde

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 3a

Gaztedi eta Geurea taldeen arteko finaleko irudia. Arg.: Euskadi Rugby

Ez da posible izan, Aipea Racamonde herritarra kide duen Gaztedik ezin izan dio kopa altxatuz Euskal Ligari agur esan. Maiatzaren 30ean, Euskal Ligako finalak jokatu ziren Asti zelaian, Zarautzen 

Emakumezko lehian, Gasteizeko taldeak Arrasate, Elorrio eta Zornotzako jokalariz osatutako Geurea izan zuen aurrez aurre. Ohorezko B mailara igoera lortu ostean, denboraldiari amaiera bikaina emateko aukera zuten herritarrak eta bere kideek, baina ez zen posible izan.

Borroka lehiatua izan zen zelaian. Lehen zatian gorri-beltzak markagailuan entsegu eta gauzatzeari 7-0 aurrea hartu zuten arren, aurkariak ez zuen amore eman eta bigarren zatian bi entseguri esker, garaipena erdietsi zuen.