LOKE Judo sailak, gerriko beltz eta dan berriak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 3a

Gerriko beltza eta dana eskuratu duten LOKEko judokak Lucas Morales eta Gorka Aristegi entrenatzailearekin. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judokek Marco Iriso, Ariane Luis eta Maria Escribano gerriko beltzeko azterketa gainditu berri dute eta Almi Camposek bigarren Dana eskuratu du. Probak Donostian egin zituzten hilaren 30ean eta horiekin batera izan zen talde kide Lucas Morales uke lanetan.