Donostia Arraun Lagunak, hirugarrenez Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 2a

Donostia Arraun Lagunak, Gipuzkoako txapelketako banderarekin. Arg.: Donostia Arraun Lagunak.

Gipuzkoako traineru txapelketa lehiatu zen Getariako uretan, hilaren 31n. Aiora Belartieta eta Enara Arruti kide dituzten Donostia Arraun Lagunak eta Nortindal Donostiarra izan ziren lehian eta lehenek lortu zuten garaipena

Bigarren txandan atera zen uretara, Donostiarra San Juan eta Hibaikarekin batera. San Juanek ziabogan errenta txikia ireki zuen eta  bigarren luzean atzean mantendu zituen aurkariak, ordura arteko marka onena eginez, 11.07; gerora txapeldunorde izan zen. Atzetik zazpi segundora iritsi zen Bantxa eta hirugarren postuan jarri zen, lehen txandako Hondarribiren atzetik; azkenean, bosgarren amaitu zuen.

Hirugarren txandan, Donostia Arraun Lagunak, Tolosaldea, Orio eta Zumaia izan ziren lehian. Lugañene eta tolosarren arteko lehia estua ikusi ahal izan zen lehen luzean, baina ziabogaren ostean, donostiarrak aldea handitzen joan ziren eta helmugan hamaika minutuetatik jaitsita, 10.59,72, hirugarrenez jaso zuten bandera.

Hilaren 7an, Euskadiko txapelketari egingo diete aurre traineruek, leku berean.