Finalerdian zortzigarren marka onena eginez sailkatu zen Chourraut azken lehiara eta finalean, jaitsiera garbia eta azkarra egin zuen, 83, 85.
Eva Hocevar esloveniarrak (81.61) eta Jessica Fox australiarrak (81.74) bakarrik gainditu zuten herritarra.
Kayak kros modalitateko proban, berriz, Lasarte-Oriako kirolaria sailkapen probetan lehiatik kanpo garatu zen.
Chourraut pozarren dago egindako lanarengatik: "Pausoz pauso joan gara. Final erdian 3-4 maniobra bat kosta zitzaidan eta finalean ere. Baina azkenera arte borrokan egon iaz. Tanceneko kanala zaila da, tentuz ibiltzekoa eta pozik nago lortutakoarekin".
Eta ez du atsedenik izango, hurrengo lehia hilaren 5etik 7ra izango du herritarrak Pragan (Txekiar Errepublika).
Txapeldun, kayak krosean
Tacenekoa ez da Lasarte-Oriako palistak aurten eskuratzen duen lehen domina. Hilaren 17an, Kayak Kroseko Espainiako txapelketa lehiatu zen Pauen (Frantzia) eta herritarra garaile izan zen.
Apirila eta maiatzean eslalom zein kayak kroseko Espainiako Kopako probetan parte hartu du Chourrautek eta lehen postuetan izan da lehen modalitatean bai Pauen, baita La Seu D' Urgellen jokatutako saioetan ere.