Topaketa berezia aurrera eraman du Eskola Kirolak Mitxelingo kirolgunean, larunbat goizean. Kirolarekin gozatzeko asmoz, hainbat diziplinetan aritu dira LH1 eta LH6 bitarteko haurrak. Jolasteko tartea ere izan dute, baita begiraleak ezagutzeko ere. Xede izanik 2026-2027 ikasturteari begira izena ematea bultzatzea, nahi duen orok parte hartu du, nahiz eta aurretiaz eskola kirolan ez aritu. Hitzorduarekin amaitzeko, hamaiketakoa egin dute.