Izar Beltzen ohorezko bosgarren oroimenezkoa, bihar Atsobakar kirol gunean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 29a

Iaz Beltzak Lasarteorians eta Atletico San Sebastian taldeen arteko lehia izan zen.

Atsobakar kirol gunean ere denboraldi amaierako jai giroa izango da nagusi; Beltzak RTko kideek Izar Beltzak 5. oroimezkoa antolatu dute

Goizean, eskolako gaztetxo eta gurasoen txanda izango da. 10:00etan, jolasak eta ariketa ezberdinak egingo dituzte eta haurrek gurasoen aurkako partida ere jokatuko dute. Eta indarrak berreskuratzeko hirugarren denboraz gozatuko dute.

Arratsaldean, 15:30ean, Gaztedi RT eta herriko errugbilariak biltzen dituen Beltzak Lasarteorians taldeen arteko errugbi partida izango da.

Amaitzean, sari banaketa egingo da eta bertan izar beltzei edo taldeko kide zenduei omenaldia egingo zaie. Hirugarren denboraren atarian, Hoku-Kai polonesiar dantza taldearen emanaldia izango da.