Sailez sail elkarte urdin-beltzeko prestatzaileek euren taldeetako jokalari edo kideak saritzen dituzte urtean zehar egindako lanarengatik.
Horiez gain, ohi modura Kirolari Onena eta Auzolan saria ere banatuko ditu Ostadar SKTk.
Kirolari onena saria, Realeko atzelari eta herritar Jon Martini emango diote aurten egin duen denboraldiarengatik eta Realarekin Errege Kopa irabazteagatik.
Auzolan saria, aldiz, herriarentzat egiten duen lan guztiarengatik Jesus Mari Egizabalek jasoko du.
Eta aurten beste aintzatespen bat ere egingo du talde urdin-beltzak, Kirol Ibilbidearen saria, eta Ander Bardaji atezain ohiak jasoko du.
Ekimena amaitzean saritu eta kirolari guztiek Beltzak RTko beteranoek prestatutako hirugarren denboraz gozatu ahalko dute.