Gomazko Paletako Herriartekotik kanpo geratu da Lasarte-Oria

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 27a

Tolosak joaneko neurketaren antzera 2-1eko emaitza lortu zuen Loidibarren pilotalekuan hilaren 24an jokatutako saioan.

Banakako lehiatan Julen San Miguelek kantxa osora eta Iker Artetxek 7ra artekoan izan ziren lehian, baina tolosarrak nagusi izan ziren. Binakakoan irabazi zuten puntua Ander Loidi eta Iban Arruti  herritarrek.

Emaitzak honakoak izan ziren:

  • Banaka, kantxa osora: Lasarte-Oria 14 - 20 Tolosa
  • Binakakoa: Lasarte-Oria 20 - 14 Tolosa
  • Banaka, 7ra: Lasarte-Oria 5 - 20 Tolosa

Ondorioz, Lasarte-Oriak ez du Herriartekoan aurrera egingo.

Hurrego faserako sailkatu

Bestalde, Intza kirol elkarteko pilotariek Lau eta erdiko txapelketako zein Udaberriko binakako lehiketako azken jardunaldia jokatu zuten. Denetariko emaitzak izan zituzten:

  • Eskuz, banaka, 4 1/2, Nagusi 1. maila
    • Zarautz 22 - 18 Intza KE (Artetxe)
  • Eskuz, banaka, 4 1/2, Nagusi 2. Maila
    • Intza KE (Diaz de Gereñu) 22 - 0* Eibar 
    • LAPKE 22 - 1 Intza (Olazabal)
  • Eskuz, banaka, 4 1/2, Kadete Emakumeak
    • Ziotza 22 - 19 Intza (Iparragirre)
  • Eskuz, banaka, 4 1/2, Kadete 1. Maila
    • Behar Zana 22 - 5 Intza (Jauregi)
  • Eskuz, banaka, 4 1/2, K. 2. maila
    • Intza KE (Atorrasagasti) 22 - 0* Kuku

* Aurkaria ez zen agertu

  • Eskuz, banaka, 4 1/2, K. 3. maila
    • LAPKE 22 - 21 Intza (Elola)
  • Eskuz, banaka, 4 1/2, K. 3. maila
    • Intza KE (Maiz) 22 - 9 Hernani
    • Gazteleku 22 - 18 Intza KE (Lopez)
    • Gaztelupe 22 - 7 Intza (Lasa)
  • Eskuz binaka, Udaberri, Infantil 1. maila
    • Intza KE 18 - 6 Mundarro
  • Eskuz binaka, Udaberri, Infantil 3. maila
    • Intza KE 12 - 18 Añorga 
  • Eskuz binaka, Udaberri, alebin 1. maila
    • Mundarro 2 16 - 15 Intza KE 

Federatuen Lau eta erdikoan talde bakoitzeko lehen bi sailkatuek egingo dute aurrera txapelketan eta Lasarte-Oriako kirol elkartearen kasuan, kadete 2. eta 3. mailako lehiatan izango ditu ordezkariak, lehenean Oier Elola eta Kimetz Atorrasagasti eta bigarrenean Ekhi Maiz.

Elolak final hamaseireneko partida jokatuko du hilaren 29an; Añorgako Mintegi izango du aurkari. Atorrasagastik eta Maizek, ordea, atseden izango dute eta ekaineko lehen asteburuan egingo diote aurre kanporaketari.

Errendimendu mailako gaztetxoei dagokionez, Infantil I. mailako bikoteak bakarrik egingo du aurrera eta aste honeta atseden izango du.