Mariasun Yurrita herritarra, Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 26a

Mariasun Yurrita, finla jokatzen. Arg.: M. Yurrita.

Hilaren 16an, beterano mailako Euskadiko txapelketa lehiatu zen Algortako (Bizkaia) Jolaseta Klubean eta Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko (LOKE) entrenatzaile Mariasun Yurritak 55 urte baino gehiagoko finalean parte hartu zuen. Herritarrak Maravillas Solano gainditu zuen nagusitasunez, 6-3 eta 6-2 eta Euskadiko txapela jantzi zuen

Era berean, hurrengo ikasturterako tenisean lehen pausoak eman edo kirol horretan trebatzen jarraitu nahi duten herritarrek Michelin kirol guneko teniseko pistara gerturatuz edo 615 74 61 98 telefono zenbakira deituz informazioa eskuratu ahal dutela ere jakitera eman du LOKEko tenis ataleko arduradunak.