Hiru gazte horiek aske utzi zituzten atzeman eta gutxira, Donostiako Epaitegiak zein Adingabeen Fiskaltzak zitatu arte. Ertzainek eskerrak eman dizkiete erasotzaileak atxilotzen lagundu zieten herritarrei.
21, 18 eta 17 urteko hiru gazte atxilotu zituen Ertzaintzak atzo gauean, 23:15 aldera, Urko plazan 45 urteko gizon bat jipoitu izanagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldutakoaren arabera, lau pertsona horien arteko eztabaida autobusean hasi zen eta ibilgailutik jaistean hiru gazteek lurrean konorterik gabe utzi arte kolpatu zuten gizona. Poliziek bertan topatu zutenean Donostiako Ospitalera eraman behar izan zuten, artatua izan zedin.