Eguzki Andatza tabernak Gipuzkoa ordezkatu zuen Euskadiko Kirol Jokoetan. Gasteizko (Araba) Ibaialde Salburua Berdea eta Etxeberriko (Bizkaia) Kukuiaga Etxeberri taldeen aurka hiruko txapelketa jokatu zuen. Arabarren aurka garaipenarengarik borrokatu behar izan zuen arren, bizkaitarrek ezin izan zuten ezer egin Lasarte-Oriako ordezkarien aurka. Ikus koadroan.
Bi aurkariak gaindituta, Euskadiko Kirol Joko txapeldun da Eguzki andatza taberna. Garaikurrak gainera Espainiako txapelketako lehen faseko sailkapena ere dakar; ekainaren 5etik 76ra Cartagenan (Murtzia) jokatuko da lehiaketa.
Finalak, Lasarte-Orian
Horrez gain, Kadete zein Erregional I. mailako ordezkariek euren lehiaketako finalerdiei egin zieten aurre azken jardunaldian. Ikus emaitzak koadroan.
Eguzki ISU Leihoak taldeak eta Donipari Bk partida estua jokatu zuten. Binako berdinketaren ostean, etxekoak 4-2 jarri eta ongi eutsi zioten markagailuari. Ondorioz, kopa eskuratzeko lehiatuko dira. Ikus galeria.
Kadeteak, aldiz, nagusi izan ziren neurketa hasieratik Laskorain Aren aurka eta Gipuzkoako txapelketako finalean izango dira.
Bi final horiek zein jubenilen Gipuzkoako txapelketakoa Lasarte-Orian jokatuko dira, Mailaen Chourraut kiroldegiko pistan.
Erregional I. Mailako taldeak, hilaren 29an, 20:50ean, Anoeta FT B izango du aurrez aurre.
Kadete eta Jubenil mailako finalen goiza hilaren 30ean izango da. Lehenik kadeteek Lauburu Zubiaurre tabernaren aurka neurtuko dituzte indarrak eta 12:00ak aldera, jubenilek Laskorain KE izango dute aurkari. Bi norgehiagoken artean Eguzkiko jokalari eta Jalgune elkarteko kideek partida bat jokatuko dute.