Abisu horia eman dute, beroagatik

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 26a

Kostaldeko nahiz Kantauriar barnealdeko "muturreko tenperaturak" direla-eta, abisu horia ezarri du Euskalmet agentziak eta kontuz ibiltzeko eskatu die herritarrei. 33-34 gradu artean izango ditugula iragarri dute.

Berotik babesteko zenbait gomendio eman ditu udalak:

  • Eguzki ordu beroenak, eguerdikoak, saihestea eta eguzkitan ez jartzea. Halaber, tarte horietan jarduera fisikorik ez egitea.
  • Arropa arina eta izerditzen ez duena janztea.
  • Bero gutxieneko uneak baliatzea etxe barrua aireztatu eta freskatzeko.
  • Ur hotzarekin gorputza freskatzea, batez ere, aurpegia eta eskuak.
  • Ura eta likidoak maiz edatea.
  • Kafeina, alkohola edo azukre askoko produktuak saihestea.