Lorpenez, arriskuez eta etorkizuneko begiradaz hitz egingo dute, borobilean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 26a

Pentsioei buruz jardun izan da lehen ere Karlos Etxeberria, gurean (mikrofonoa eskuan, azalpenak ematen).

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kide Karlos Etxeberriak 'Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren borroka: lorpenak, arriskuak eta etorkizunarekiko begirada' hitzaldia emango du ekainaren 1ean, Oriarte Landaberri institutuan, 18:00etatik aurrera. Borobilean elkarteak antolatutako jarduera da.