Jon Martin Espainiako Selekzioarekin lanean izango da Iraken aurkako partidara arte

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 25a

Jon Martin, jolasean. Arg.: Real Sociedad.

Luis de la Fuentek gaur goizean Espainiako Selekzioak Munduko txapelketa lehiatzeko aukeratu dituen jokalarien zerrenda ofiziala aurkeztu du. Mikel Oyarzabal da Real Sociedad taldeko ordezkari bakarra, baina Sergio Gomez, Beñat Turrientes eta Jon Martin herritarra ere Iraken lagunarteko neurketara arte lanean izango da taldearekin

Hilaren 30etik ekainaren 4ra arte, Munduko txapelketa jokatuko duten 26 jokalariez gain, beste bederatzi kirolari ere izango dira lehiaketako prestaketa saioak egiten eta lasarteoriatarra da horietako bat. A Coruñan jokatuko den Iraken aurkako partida izango da egonaldiaren amaiera emango dion hitzordua.