Pianoaren inguruan batu eta kontzertua eskaini dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 24a

Danok Kidek antolatutako Musika Topaketak ekimenaren baitan eman du kontzertua hirukoteak, larunbatean, Manuel Lekuona kultur etxean. Aurtengoa hogeigarren edizioa izan da. 

Instrumentu bakarrarekin eskaini dute emanaldia. Pianoarekin. Txandakatuta gerturatu dira 88 tekletara Jakes Txapartegi, Esther Barandiaran eta Iñaki Salvador. Zenbait piezetan ordea, binaka edota hirunaka aritu dira, ordea. 

Piezarik jo aurretik, norberaren gaineko kontakizun bat narratu dute. Izan ere, hitzak lekua izan du, ikuskizunean. Ildo narratiboaren lanetan, bakoitzaren ibilbide pertsonalaz eta elkarrekin bizitakoaz solastatu dira.  

Erlazionatuak

Jakes Txapartegi musikariak jotako pieza bat

Txintxarri Aldizkaria mai 24, 15:45 Kultura