Donostialdeko ESIaren egoera "gero eta larriagoa" salatuko dute astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 23a

Iazko ekainean Gipuzkoako agerraldia egin zuten osasungintza publikoaren aldeko plataformek.

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak elkarretaratzea aurrera eramango du astelehenean, Donostiako Andia kalean, 11:30ean. Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Etengabeko Arreta Guneen egungo kondizio txarra deitoratuko dute. Ekintza horrekin bat egin du gure herriko eragileak, LOOPAk; herritarrak animatu ditu bertaratzera. "Ez dugu onartuko osasungintzaren narriadura planifikatua", gehitu dute.