Txaranga eguna ospatuko dute egun osoan zehar

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 23a

Arranopola txarangako kideak, iazko ospakizunean jotzen.

Euren amets onenetan imajina zezaketen eguraldi ona lagun izango dute gaur herria musikaz eta alaitasunez beteko duten sei txarangek. Goizetik hasi eta iluntzera arte egingo dituzte emanaldiak; horren aurretik, txistulariek diana egingo dute eta txikienek txarangarako instrumentuak egiten ikasteko aukera izango dute.

Egitaraua

  • 10:30ean, herrian barrena, diana, Hamaika Doinu txistulari taldearen eskutik. 
  • 11:00etan, Okendo plazan, txarangarako instrumentuak egiten ikasteko tailerra. Haurrentzat.
  • 12:00etan, Okendotik abiatuta, Oaintxe in deu! txarangaren emanaldia.
  • 14:00etan, Buenetxea, OKS eta Patricio tabernetan, txarangapotea, Kita del Pare txarangarekin batera.
  • 16:00etan, herrian barrena, Los Espontaneos txarangaren emanaldia.
  • 18:00etan, herrian barrena, Goxo txarangaren emanaldia.
  • 20:00etan, herrian barrena, Malatxo txarangaren emanaldia.
  • 22:00etan, herrian barrena, Arranopola txarangaren emanaldia.