Kale mozketa eta trafikoaren noranzkoaren aldaketa Atsobakarren

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 23a

Atsobakar adinekoen egoitza handitzeko lanetan dorre-garabia erabili dute hilabeteotan eta erretiratu egin behar dutenez, udalak jakinarazi du auzo horretan kale mozketa eta trafikoaren noranzkoaren aldaketa egingo dituztela gaur eta bihar, azpiegitura hori erabat desmuntatu eta eraman arte; lan horiek bihar 22:00etan amaitzea aurreikusi dute.