Zainetako zilarraz hitz egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 22a

Zainetatik zilarra poema liburua argitaratu berri du idazle lasarteoriatarrak eta lan horri buruz aritu da, berriki, literatur txokoko kide dituenekin. Manuel Lekuona Kultur Etxeko aretoetako batean egin dute oraingoan ere hitzordua. Ohi bezala, Aintzane Usandizagak gidatu du solasaldia, eta horri hasiera emateko, taldeko kideek irakurketaren gaineko hausnarketak eta iritziak partekatu dituzte idazlearekin.