Eskola Kirola zer den erakusteko saio irekia hilaren 30ean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 22a

Urten zehar egindako Eskola kiroleko topaketa ezberdinen irudiak. Arg.: Eskola Kirola.

Hilaren 30ean, goizeko 9:30etik 11:00etara, Eskola Kirola topaketa berezia egingo da. Saioa Lasarte-Oriako LH1 eta LH6 arteko haur guztiei bideratuta egongo da, nahiz eta eskola kirolan izena emanda ez egon

Eskola kirola, Ttakunek, Guraso Elkarteekin eta Udalarekin elkarlanean garatzen duen herriko proiektua da eta aurten 2026-2027 ikasturteari begira, izena ematea sustatu eta haurrek programa zertan datzan ezagutzeko jardunaldi hau antolatu dute. 

Jolasak egingo dira, kirol ezberdinak probatuko dituzte eta begiraleak ere ezagutzeko aukera izango dute. Amaitzean, parte hartzaile guztiek hamaiketakoaz gozatuko dute.

Topaketan parte hartzeko esteka honetan (https://forms.gle/zbeAAJkARq52YbHV8) edo ondoko QRa eskaneatuz izena eman behar da. Inskripzioa hilaren 25ean irekiko da, goizeko 9:00etan.

Berrikuntzak

Hurrengo ikasturtetik aurrera Eskola Kirola egitasmoa aldaketa batzuk izango dituela jakitera eman dute antolatzaileek, hala nola, kuoten bateratzea. Aurrebejaminek (LH1 eta LH2) 30 euroko kuota izango dute. Benjaminek (LH3 eta LH 4) eta alebinek (LH5 eta LH6), aldiz, 60 eurokoa. Gainera, 2025-2026 ikasturtean hezkuntzako beka jaso duten haurrek, 2026-2027 ikasturtean eskola kirolean 0 euroko kuota izango dute.