Ostadar Boleibola, 1. Nazionalean jokatzeko borrokan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 21a

Ostadar SKTko kideak, Euskal Ligako garaikurrarekin. Arg.: Ostadar Boleibola.

Ostadar SKTko lehen taldeak hitzordu garrantzitsuari egingo dio aurre Valladoliden (Gaztela-Mantxa) hurrengo egunetan. Asier Acuriolak zuzentzen duen taldeak 1. Maila Nazionalerako igoera fasea jokatzen hasi da. Bere multzoko lehen bi postuetan egoteko borrokatu da gaur eta bihar. Lortuz gero, azken faserako sailkatuko da

1. Maila Nazionalerako igoera fasea martxan da Valladoliden (Gaztela-Mantxa). Euskadi, Gaztela-Mantxa, Galizia, Asturias eta Kantabriako zortzi talde bildu dira hurrengo denboraldian 1. Nazionalean jokatuko diren A eremuko bi ordezkariak erabakitzeko. Ostadar SKTko Euskal Ligako taldea dugu horietako bat.

Talde urdin-beltzaz gain, CV Sestao (Euskadi), VCV Vacceas (Gaztela-Mantxa), RGC Covadonga (Asturias), La Calzada (Asturias), CV Santiago (Galizia), CV Pontevedra (Galicia) eta EDM Cartes (Kantabria) dira postua lortzeko borraokatuko direnak.

Multzoko lehia jokatuko dute gaur eta bihar. Ostadar B multzoan da eta CV Pontevedra, VCV Vacceas eta EDM Cartes izango ditu aurkari. Ber taldeko lehen edo bigarren garatuz gero, azken fasea jokatuko du.

Honakoak dira Ostadar SKTren eta azken faseko partiden egutegia:

Osteguna 21:

  • 12:00etan, Ostadar SKT-CV Pontevedra

Ostirala 22:

  • 12:00etan, Ostadar SKT-VCV Vacceas
  • 19:30ean, EDM Cartes-Ostadar SKT

Larunbata 23

  • 17:30ean, A Multzoko 4º-B Multzoko 4º
  • 17:30ean, A Multzoko 3º-B Multzoko 3º
  • 19:30ean, Finalerdia 1 : A Multzoko 1º-B Multzoko 2º
  • 19:30ean, Finalerdia 2: A Multzoko 2º-B Multzoko 1º

Igandea 24

  • 10:00etan, 3º/4º postuko partida
  • 12:00etan, Finala