
Don Benito Hiriko Espainiako Superkopan parte hartu zuten judokak eta Gorka Aristegui entrenatzailea. Arg.: LOKE Judo.
Lasarte-Oria Kirol Elkarteko alebin mailako judokek hitzordu bikoitza izan zuten hilaren 16an eta 17an, Gipuzkoako Txapelketa eta Gipuzkoako Kopa. Ederki jardun ziren guztiak eta dominak izan zituzten sari. Taldeko sei judoka ere kadete mailako Espainiako Superkopan parte hartu zuten, Badajozen (Extremadura). Gazteak ongi borrokatu ziren arren, ezin izan zuten lehen kanporaketa gainditu
