Martin, bosgarren esprintean erabakitako Baztandarra sarian

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 21a

Xabat Martin, Baztandarra sariko esprintean. Arg.: M.A. Martin.

Andoaingo Txirrindularitza eskolako Xabat Martin, Dario Gomez eta Unax Guisado herritarrak Baztandarrak III. sarian lehiatu ziren, hilaren 16an. Hiruetatik Martin izan zen lasterketan lehen postuetan borrokan ibili zena; Gomezek eta Guisadok euria eta hotzei zein erorikoei aurre egin behar izan zieten. Martinek erasoa jo edo aurkarien ihesaldiak zapuztu zituen. Lan guztiaren ostean, esprintean bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuen